Euskara hizkuntza bakana dugu, Kontinente Zaharrean sustraitu ziren hizkuntza indoeuroparren aurreko azken lekukoa dugulako. Kristo aurreko lehen Milurtekoaren hasieran mendebalde europarra inbaditu zuten hizkuntzak baino lehenagokoa, beraz.
Euskaldunak historiaurreko garaietatik bizi izan dira gaur eguneko lurraldeetan. Euskara, duen historia luzeagatik eta, batez ere, bizirik iraun duelako, tresna ezin hobea bilakatu da Europako iragan etnolinguistikoa ikertzeko.
Asko teorizatu da euskararen jatorriaz eta ahaidetasunaz, baina ezin izan da horietariko bat ere frogatu oraindik. Teoria horietariko askok euskara hizkuntza kaukasiarrekin, indoeuropar aurreko iberiarrekin eta iparraldeko afrikar hizkuntzekin duen ahaidetasunaz egin dituzte hipotesiak.
Egituraketa dekretua HPS
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza Eusko Jaurlaritzaren politika zuzendu, planifikatu, koordinatu eta bideratzeko arduraduna da.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza Eusko Jaurlaritzaren
Euskara gaur egun 20.742 km2 –ko eremu geografikoan dago hedatuta, eta 3.000.000 biztanle inguru ditu. Hala nola, Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak (Estatu espainiarra) osatzen duten lurralde historikoetan eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan (Estatu frantziarra) egiten da euskaraz.
Hizkuntzaren ezagutzan alde handiak daude lurralde historiko batzuen eta beste batzuen artean, egoera politiko-administratibo desberdinengatik zein historia luzearen ondorioz izandako gorabeherengatik.
Sasoiz latz samarra bizi izan ostean, Francoren diktadurak ezarritakoa, hain zuzen ere, nahiko hiztun bereganatu ditu euskarak azken urteotan, Euskal Autonomia Erkidegoan, batik bat eta gutxixeago Nafarroan.
750.000 lagun inguruk egiten du euskaraz eta 400.000 batek ulertzen du ondo eta mintzatzeko gai dira, zailtasun pixka batekin bada ere.
Euskara
Euskararen lurraldea bi Estatutan (Espainia eta Frantzia) eta hiru mugapen administratibotan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta Pirinio aldeko Atlantikoko Departamentua) dago banatuta. Azpimarratzekoa da euskara gaztelaniarekin batera ofiziala dela Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroako foru Erkidegoko zenbait eremu geografikotan eta ez duela inolako onarpen juridikorik Frantziar Errepublikan, eta horrek orain arte asko baldintzatu du eta baldintzatuko du aurrerantzean hizkuntzaren biziberritzea.
Hogei urtetik gora dira Euskararen Erabilera Arautzen duen Oinarrizko Legea Euskal Autonomia Erkidegoan. Lege horren bitartez herritarren hizkuntza eskubideak zehaztu ziren eta baita botere publikoek dituzten hizkuntza betebeharrak ere. Aipaturiko legeak euskararen erabilera normalizatzeko jardunbideak arautu zituen zenbait esparrutan, erakundeak sortzea ahalbideratu zuen eta diru aurrekontuak esleitu zituen hizkuntzaren plangintzarako, e. a. Bide horretatik, lehentasunezko eremuak honako hauek izan dira:
- Euskararen estandarizazioa eta gaurkotzea.
- rakaskuntza arautua, unibertsitatekoa zein unibertsitatez kanpokoa eta helduen euskalduntzea eta alfabetatzea.
- Komunikabideak, euskarazko irrati eta telebista kateak sortu direlarik, euskarazko prentsa sustatu delarik…
- Euskarazko kultur ekoizpena eta sustapena (literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, …
- Administrazioaren euskalduntzea.
- Euskalduntze planen garapena enpresetan.
- Famili trasmisioa
- Hezkuntza
- Teknologia berriak
- Marketing